Ongi etorri ItzulTerm-era

Itzulterm-en logoa Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuen logoa

Itzulterm

Zer egiten du ItzulTerm-ek?

ItzulTerm-ek erabiltzaileak bidaltzen duen itzulpen-memoria batetik termino baliokideen bikoteak automatikoki erauzten dituen doako zerbitzua da. Erabiltzaileak erauzketaren emaitzak lantzeko aukera du, eta nahi dituen termino-bikoteak eskura ditzake, nahi duenerako (hiztegiak egiteko, itzulpen-memorien sistema hobetzeko, itzulpen automatikoan erabiltzeko...). Gainera, erauzketa automatikoaren emaitza hobetzeko eta lantzeko edizio-aukera batzuk ere eskaintzen ditu.

Zer teknologia erabiltzen du?

ItzulTerm zerbitzuaren gunean Elhuyar Fundazioaren I+G+B unitateak garatutako ELexBI tresna dago. ELexBI tresnak teknika linguistikoak eta estatistikoak konbinatzen ditu termino-bikoteak automatikoki erauzteko prozesuan.

Nola egiten da erauzketa automatikoa?

Oro har, prozesuaren egitura honelakoa da: hizkuntza bakoitzeko termino hautagaiak (bakunak zein hitz anitzekoak) aldez aurretik identifikatu (teknika linguistikoak erabiliz), eta ondoren parekatzea (nagusiki, teknika estatistikoen bidez). Gaur egun, ELexBIk es-eu itzulpen-memoriak prozesatzen ditu, hau da, gaztelania-euskara termino-bikoteak erauzten ditu TMX formatuan dauden itzulpen-memorietatik.

Hizkuntza bakoitzeko termino hautagaiak identifikatzeko, tresna linguistiko hauek erabiltzen ditu ELexBIk: euskararako, Elhuyar Fundazioak IXA taldearekin lankidetzak garatutako Erauzterm termino-erauzlea; gaztelaniazko testua prozesatzeko, UPCko Centre de Tecnologies i Aplicacions del Llenguatge i la Parla (TALP) eta Bartzelonako Unibertsitateko Centre de Llenguatge i Computació erakundeek garatutako Freeling software libreko paketea.

Hurrena, itzulpen-memoriaren segmentu berean ageri diren hautagaiak konbinatu eta hautagai-bikoteak eratzen dira.

Azkenik, baliokideak hautatzeko, urratsez urratseko algoritmoa erabiltzen du ELexBIk:

ELexBI-ren diagrama orokorra:

diagrama

Informazio tekniko zehatzagoa nahi baduzu, hona jo dezakezu: ELEXBI HZ GUNEko bibliografia

Zein da erauzketa automatikoaren emaitza?

Erauzte-prozesu automatikoa amaitutakoan, ItzulTerm-ek ELexBIren emaitzak eskaintzen dizkio erabiltzaileari. ELexBIrentzat termino baliokidetzat jo dituen gaztelaniazko eta euskarazko bikoteak taula batean bistaratzen ditu, hautatze-algoritmoak termino baliokideak direla esateko duen 'segurtasunaren' edo 'fidagarritasunaren' arabera ordenatuta. Horrez gain, termino-bikotearen maiztasuna ere agertzen da (F zutabea).

Emaitzen taula honelakoa da:

emaitzak

Emaitzak bistaratzeko, 'Emaitzak ikusi' botoia sakatu behar da. Hori egiterakoan, erabiltzaileak zenbait aukera ditu:

Zer egin dezake erabiltzaileak emaitzen taulan?

Taula horretako botoi batzuen bidez, erabiltzaileak hainbat aukera ditu emaitza lantzeko, eta horretaz baliatzeko:

Testuinguruen leihoan beste botoi batzuk daude itzulpen-memoriaren segmentuen hizkuntza bakoizteko unitateetan. Horien funtzioa da erauzketa automatikoa hobetzea, hau da, osorik erauzi ez den termino bat erauztea, edo erauzitako hautagai baten barnean terminoa badago, hori erauztea... Honela erabiltzen dira:

Interfazearen atalak antolatzeko aukera: interfazearen goialdean ageri diren atal ikonoen bidez, erabiltzaileak aukera du lan-espazioa egokien deritzon eran antolatzeko (emaitzen zerrenda soilik bistaratu, testuinguruen atala handitu edo txikiagotu, eta abar).

Zer egin baliozkotzat jotako termino-bikoteekin?

'Emaitzak esportatu' botoia sakatuta, erabiltzaileak baliozkotzat jo dituen termino-bikote guztiak eta horein maiztasunak esportatzen ditu ItzulTerm-ek .csv fitxategi batera.

Nola prozesa ditzake erabiltzaileak itzulpen-memoriak ItzulTerm-en bidez?

ItzulTerm doako zerbitzua da; dena den, erregistratu egin behar duzu erabiltzeko aukera izateko. ItzulTerm-en hasierako orrian duzu horretarako aukera ('Kontu berria sortu'). Erregistratzeko interfazean, zerbitzuaren erabilera-baldintzak zehaztuta daude. Hauek dira zerbitzuaren ezaugarri nagusiak:


Erabilera-baldintzak onartu ondoren, 'Sortu nire kontua' sakatu. Handik gutxira, erabiltzaile-izena eta pasahitza jasoko dituzu erregistratzeko menuan zehaztu duzun helbide elektronikoan.

Jasotako laguntzak

Itzulterm proiektuak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du 2007ko IKT deialdiaren barruan.

Elhuyar.org-en menua

Copyright © 2009 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna